Skip navigation

Tag Archives: abeslaria

Xabier Lete hil zaigu, bihotz eta arimaren izerdiz, hitzak tolestuz, bizitzaren bidean lagun izan duguna


Atzo zendu zen Xabier Lete euskal poeta eta abeslari handia. Oiartzunen 1944an jaioa, Gabriel Arestiz geroztik euskal poeta garrantzitsuena bezala ezaguna zen Lete. Mikel Laboa, Benito Lertxundi, Lourdes Iriondo emaztea eta beste batzuen artean ‘Ez Dok Amairu’ sortu zuen. 60. urtetako kultur pizgarri izan zen Xabier Lete. Michel Labeguerie kanboarraren arrastoa jarraituz, euskal kultura sustatzen igaro zuen bere bizitza, frankismo erregimenaren euskararen inguruan mantetzen zuen isiltasun ofiziala eskandaluzkoa zenean.

Xabier Lete bokaziozko poeta izan zen. Bere poetikaren ildo nagusienak izan ziren existentzia eta erlijio gaiak, fede krisialdia eta berreskuratzea bizitzak jartzen dituen frogak igarota. Bertsolaritzaren eta herriko olerkigintzaren mireslea izan zen Lete. Moldeak gaurkotu zituen eta garaiko gaietara moldatu ere bai, satiratik, umorezko eta lirikoetara, alegia. Read More »

Anuncios