Salte la navegación

Xabier Lete hil zaigu, bihotz eta arimaren izerdiz, hitzak tolestuz, bizitzaren bidean lagun izan duguna


Atzo zendu zen Xabier Lete euskal poeta eta abeslari handia. Oiartzunen 1944an jaioa, Gabriel Arestiz geroztik euskal poeta garrantzitsuena bezala ezaguna zen Lete. Mikel Laboa, Benito Lertxundi, Lourdes Iriondo emaztea eta beste batzuen artean ‘Ez Dok Amairu’ sortu zuen. 60. urtetako kultur pizgarri izan zen Xabier Lete. Michel Labeguerie kanboarraren arrastoa jarraituz, euskal kultura sustatzen igaro zuen bere bizitza, frankismo erregimenaren euskararen inguruan mantetzen zuen isiltasun ofiziala eskandaluzkoa zenean.

Xabier Lete bokaziozko poeta izan zen. Bere poetikaren ildo nagusienak izan ziren existentzia eta erlijio gaiak, fede krisialdia eta berreskuratzea bizitzak jartzen dituen frogak igarota. Bertsolaritzaren eta herriko olerkigintzaren mireslea izan zen Lete. Moldeak gaurkotu zituen eta garaiko gaietara moldatu ere bai, satiratik, umorezko eta lirikoetara, alegia.

Arlo hau 70. hamarkadan politizatu zenean Lete izan zen euskal kulturaren ospetsuen artean bakarrenetakoa arriskuan zegoen gure ondarea berreskuratzen arduratu zena. Eta bere bokazio poetikoa hortik salbu mantendu zuen. Era berean, ETA eta bere indarkeriaren aurkako konpromisoa guztiz garbia izan zuen beti. Eta, beste batzuk ez bezala, ez zuen bere nortasuna euskal bizitzan eta kulturan arloan posizionamendu eroso bategatik saldu nahi izan. Tamalez, erabateko isiltasuna, mespretxua eta kalumnia eskuratu zuen horregatik. Barruko erbeste baten moduan bizi izan zituen Xabier Letek azken hamarkadak, non sosegua eta indarra aurkitu zituen bokazio poetikoarekin eta abeslari izaten jarraitu ahal izateko.

Hor gelditzen dira gure artean hilezkorrak diren abestiak, poemak eta bere presentzi telurikoa.

»Egunsentiaren esku izoztuak» (Xabier Lete Iruñan azken agerraldian)

Deja un comentario