Salte la navegación

Katalunian independentziaren aldeko erreferenduma tramitera bideratzeko baimena eman du Kataluniako Legebiltzarreko Mahaiak. Eskaera Katalunian 400 baino herri gehiagotan egin dituzten galdeketen antolatzaileek egin dute, Uriel Beltran ERCko diputatuak bideratuta. CiU, ERC eta ICVk aldeko botoa eman dute, PSCk eta PPk kontrakoa.

Araudiak aukera ematen du herritarren %3 baino gehiagok babesten duten ekimenak erreferendumerako prozesua hasteko, eta sei hilabetean 220.000 sinadura inguru biltzea izango da hurrengo urratsa -tartean Legebiltzarreko hauteskundeak dauzkate-. Hori egin ondoren, Kataluniako Legebiltzarrak erreferenduma antolatzea eztabaidatuko du, eta baiezkoa ematen badu Espainiako Gobernuari egn beharko dio eskaera galdeketa baimentzeko.

ERCkoentzat “atzera biderik ez duen prozesua” bideratu dute gaur, Mahaiak horretarako baimena eman ondoren. hau baino lehen bi aldiz bota du Mahaiak atzera tramiterako eskaera. Joan Puigcercos alderdiaren presidentearen ustez, Espainiako Auzitegi Konstituzionalaren Kataluniako estatutuaren gaineko erabakiari erantzun onena da erreferenduma bideratzea. “Auzitegi Konstituzionalaren kontra, erreferenduma. Zentralismoaren kontra, demokrazia. Auzitegi Konstituzionalaren kontrako bide judizialak agortu dira”. Berriako informazioa irakurri..

Anuncios

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión /  Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión /  Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión /  Cambiar )

Conectando a %s

A %d blogueros les gusta esto: